XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KONTZEPTUAK

Establezimendu industriala

Enplazamendu geografiko berean kokaturiko produkzio-unitate oro (fabrika, tailer, meategi, harrobi, faktoria, etab.), bere jarduera nagusia IESNko 1etik 4rako dibisioetakoa delarik.

Industri Produkzioaren Indizea (IPI)

Izaera koiunturaleko adierazle bat da, Barne-Produktu Gordinaren (BPGren) bolumenak izandako eboluzioa bere alderdi industrialean (eraikuntza barnehartu gabe), hau da, Balio Erantsi Gordina faktore-kostutan, neurtzen duena. (Ikus 17. kapitulua).

Industri Prezioen Indizea (IPRI)

Produktuak merkatu nazionalean komertzializatzeko lehen urratsean egindako eboluzioa neurtzen duen adierazle bat da.

Produktu industrialei bakarrik dagokie (IESNko 1etik 4rako dibisioek definituta). (Ikus 17. kapitulua).

Babestutako etxebizitzak

- Hasitako etxebizitzak: babestuen kasuan, babesa onartua izanik, obren teknikari zuzendariak luzatutako obren hasierako ziurtagiria Administrazioaren aldetik hartu izan denekoak dira.

Libreen kasuan, berriz, Administrazioak ematen duen zifra, eraikitzeko baimena emateko behar den bizigarritasun-informea lortzeko proiektua Ministerioaren Ordezkaritzetara aurkezten diren etxebizitzena da.

- Bukatutako etxebizitzak: obren teknikari zuzendariak luzatutako obren amaierako ziurtagiria aurkezten dutenak.

Lizitazio ofiziala

Administrazio Publikoen (Zentrala, Autonomi Elkarteak eta Udalak) aldetiko eraikuntza-obren eskaria.

BOEn agertu eta bere plegu-irekitzea aztertzen den urte berean egin denekoa jasotzen da.

Energia elektrikoa

Tentsio baxua: 220 volt baino gutxiagoko tentsio batean hornitutako energia, batez ere erabilera ez-industrialetan kontsumitzen dena.

Tentsio altua: 3 Kv-tik 380 Kv-ra bitarteko tentsioan hornitutako energia, erabilera industrialetan erabiltzen dena.